Informazioa

DATA, LEKUA ETA ZIRKUITUA

  • Lasterketa, urriaren 26ean egingo da (larunbata) arratsaldeko 16:30etan Donostian kokatzen den Miramongo Parke Teknologikoan.
  • Ibilbidearen luzera totala 11 km izango da eta hiru itzuli emango zaizkion zirkuitu batean. Lehen itzulia 3,4km eta bigarren eta hirugarren itzuliak 3,8 km-takoak izanik. Pilatutako desnibel osoa 169 m-takoa izango da eta ibilbideak %66 asfaltoko zolua eta %34 lurrezko zolua izango ditu.
  • Irteera eta helmuga Teknologi Parkeko eraikin nagusiaren ondoan egongo dira (Paseo Mikeletegi nº 53).
  • Zigorrak betetzeko modua “Stop & Go” metodoaren bidez ezarriko da eta helmugatik 160 m-tara kokatuko da.

 

Bira 1 . mapa ikusi.

Bira 2 eta 3. mapa ikusi.

LASTERKETAREN ARAUDIA

  • • Lasterketa osoa indarrean dagoen FEDME arautegiaren bidez zuzenduko da (FEDME arautegia esteka honetan ikusi)

 

PARTE HARTZAILEAK, SAILKAPENAK ETA SARIAK

Bi lasterketa batera egingo dira, lau sailkapenekin:

 

 

ESPAINIAKO KOPAKO LASTERKETAREN SAILKAPENA (+%20 puntuazioa)
ESPAINIAKO KOPAKO LASTERKETAREN SAILKAPENA
MAILA SARIA
Absolutua 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Juniorra ( 16 – 17 urte) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Promesak (18 – 23 urte) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Seniorra (18tik 39 urtetara) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Bet A (40tik 49 urtetara) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Bet B (50tik 59 urtetara) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Bet C (60tik aurrera) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak

 

ESPAINIAKO FEDME 2019 KOPAKO AZKEN SAILKAPENA

Aurreko sailkapenak %20 puntu gehiago ematen ditu eta ondoren maila bakoitzeko azken sailkapenak kalkulatuko dira.

ESPAINIAKO KOPAKO AZKEN SAILKAPENA
MAILA SARIA
Absolutua 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Juniorra ( 16 – 17 urte) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Promesak (18 – 23 urte) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Seniorra (18tik 39 urtetara)) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Bet A (40tik 49 urtetara) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Bet B (50tik 59 urtetara) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak
Bet C (60tik aurrera) 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak

 

 

GIPUZKOAKO II. TXAPELKETAKO SAILKAPENA

Gipuzkoan bizi eta federatu txartela duten parte hartzaileak. Gipuzkoako Txapelketa lehiatzen dutenak, Gipuzkoan bizi eta mendiko federazio txartela duten parte hartzaileak.

GIPUZKOAKO II. TXAPELKETAKO SAILKAPENA
MAILA SARIA
Absolutua 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak

 

 

LASTERKETAREN OPEN SAILKAPENA
    • Federatu gabeko parte hartzaileak edo federatu eta gipuzkoan bizi ez direnak.
    • Federatu gabeko parte hartzaileak, gutxienez 18 urte izan behar dituzte.
FEDERATU GABEKO PARTE HARTZAILEAK EDO FEDERATU ETA GIPUZKOAN BIZI EZ DIRENAK.
MAILA SARIA
Absolutua 3 lehen emakumezkoak eta 3 lehen gizonezkoak

 

AURRETIK, LASTERKETAN ETA ONDOREN

  • Dortsalak lasterketaren egunean bertan jaso behar dira goizeko 10:00-11:30ak bitartean eta arratsaldeko 14:30- 15:30ak bitartean, Miramongo Parke Teknologikoaren eraikin nagusian (Mikeletegi Pasealekua, 53). Bertan goizeko 11:30etan frogaren aurkezpena eta informazio bilera (briefing) egingo dira.
  • Arratsaldeko 16:00etan informazio bilera xume bat izango da irteera puntuan eta 16:15etan kajoien eraketa hasiko da.
  • Probaren irteera parkeko Eraikin Zentralaren ondoan aurkitzen da.
  • Lasterketaren Irteera eraikin nagusiaren ondoan izango da 16:30etan, Martxalari bakoitzak bi dortsal eramango ditu (aurrean eta atzean ikusgai) eta kamisetari eutsita egon behar dute. Lehen lerroan FEDME rankingeko lehen 15ak egon ahal izango dute bai emakumeetan eta baita gizonezkoetan ere.
  • Bigarren kajoi bat ere izango da FEDMEko hurrengo 15 sailkatuentzat.
  • Hauen atzean hirugarren kajoia osatuko da FEDMEko beste partehartzaile guztientzat.
  • Azkenik, laugarren kajoia osatuko da OPEN lasterketako parte hartzaileentzako.
  • Lasterketaren irteera eremuan konsigna zerbitzua antolatuko da.
  • Edari hornidura izango da helmugatik pasatzen den bakoitzean eta bukaeran edari eta janari hornidura ere izango da.

FEDME ARAUTEGIA deskargatu

SARBIDEA ETA APARKALEKUA

Donostiako hirigunetik garraio publikoa erabiliz Parke Teknologikora joan daiteke (DBus). 28 eta 17 zkia dituzten autobús lerroak.

Auto partikularra erabiliz eraikin nagusiaren inguruetan aparkaleku ugari dago.

https://www.google.com/maps/@43.289121,-1.9849447,17z

DUTXAK

3,6 km-tara dagoen Etxadi kiroldegian dutxak izango dira.

Lasterketa bukatutakoan antolakuntzak jarritako autobus zerbitzua izango da kiroldegiraino joan etorriak egin ahal izateko.

DORTSALA HARTZERAKOAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Konpetitzeko beharrezkoa den 2019 urteko FEDME Lizentzia edo erkidegoko lizentzia. Baita NANA-a.
Gipuzkoako II txapelketara aurkezten diren gipuzkoarrak NAN bidez egiaztatu beharko dute.
Pliego de descargo de responsabilidades“, dokumentua. Dortsala hartzeko beharrezkoa. ESTEKAN klik egin deskargatu ahal izateko
Documento de autorización de menores” dokumentua : ESTEKAN klik egin deskargatu ahal izateko

IZEN EMATEAREN SALMENTA-PREZIOA

  • Irailaren 15era arte 17€
  • Irailaren 16tik Aurrera: ……20 €
  • izen-emate itxiera. Urriaren 23a